Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

18 ZULOKO IBILBIDE ZABALA ETA TEKNIKOA

18 ZULOKO IBILBIDEA

Golf-zelaia

Golf-zelaia bi fasetan eraiki zen:

  • 1. zulotik 9. zulora bitarteko ibilbideak bigarren fasean eraiki ziren, kaleak oso gorabeheratsuak dira eta green nahiko bizi eta zailak dituzte.
  • 10. zulotik 18. zulora bitarteko ibilbideak, berriz eraikuntzako lehen fasekoak dira, eta horietako batzuek oso kale luzeak dituzte, baita green zintzoagoak ere.

Askotariko konfigurazio horrek jokalari guztientzat gozagarri izango diren era askotako egoerak sortzen ditu. 15 cm baino gehiagoko harea-geruza duten kaleen eraikuntza-sistemari esker, eta drainatze-sistema zainduari esker, urte osoan jokatu ahal izango da, baldintza klimatikoak edozein izanik ere.

Basozabal golf-zelaia luzea da; ibilbidea 6.499 metro luze da, barra zurietatik neurtuta, eta askotarikoa eta oso teknikoa da.

Golf-zelaia anfiteatro zabal batean dago, eta inguruko muinoetako urak jasotzen dituen erreka batek zeharkatzen du. Horrez gain, ibilbidearen trazaduran bi aintzira eder daude, jokoan sartzen direnak. Lehena 3. eta 9. zuloen artean dago, eta bigarrena 13. eta 15. zuloen artean.

Hoyo 1

4ko par luzea, bi bunker dituena driver-aren eroriaren aldean, kalearen ezkerraldean. Green-a zaila da, bi plataformakoa, eta ezkerraldean bi bunker behe ditu. Arazoak sortzen dira green-a ezkerraldetik galtzen bada.

Bideoa ikusi

Hoyo 2

Tee goratua du eta bertatik zulorako ibilbidea eta banderaren kokalekua azter daitezke. Driver-aren eroria estua da, eta hiru bunker ditu zuloaren ibilbidearen eskuinaldean. Irteerako kolpea kalean sartzen badugu, berreskuratze-zulotzat jo dezakegu. Green-a bunker batez babestuta dago, aurrealdetik hasi eta eskuinalde osotik luzatzen dena.

Hoyo 3

Estua eta sigi-sagatsua, bunkerra du ezkerraldean, driver-aren erorian, eta pilota uretara erortzeaz babesten du. Funtsezkoa da irteeran kalea ez galtzea. Bigarren kolpea zaila da, aurrean ura baitago eta green-a goratua baita; gainera, green-a babesten duten hiru bunker sakon daude aurrealdean. Green beldurgarria da.

Hoyo 4

3ko par polita, Britaniako link-ak gogorarazten dituena. Green-erako kolpean ezkerraldetik huts egiten denean sortzen dira zailtasunik handienak, bi bunker sakon baititu.

Bideoa ikusi

Hoyo 5

Lehenengo 5eko parra eta ibilbideko zulorik garaiena, eskuinaldean dog-leg handia duena. Bertatik paisaia zoragarria ikusten da. Haizeak zeresan handia du zulorako ibilbide honetan. Irteerako kolpea jotzeko driver-a aukeratzen bada, driver-ak oso zehatza izan beharko du bunkerretako batean ez erortzeko, kalearen bi alboetan baitaude bunkerrak; bestela, behar besteko indarrez jo beharko da gainetik pasatzeko. Zulorako ibilbideak out-aren eta bunkerren gainetik jokatzeko aukera ematen du, green-a bi kolpetan lortzeko. Green hori ondo babestuta dago eta zehaztasun eta teknika handia behar da pilota geldiarazteko.

Hoyo 6

Golf-zelaiko 3ko par laburrena. Irteerako kolpean haizeak eragina izaten du askotan, bertan indarrez jotzen baitu. Green-a ondo babestuta dago aurrean dituen bi bunker bidez.

Hoyo 7

Irteerako kolpe itsua, dogleg txiki bat egiten du eskuinalderantz. Zuloaren ibilbidearen eskuinaldean mugaz kanpoko eremua dago. Bigarren kolpeak teknika handia eskatzen du; izan ere, maldan behera jokatzen da, eta horrek arras zailtzen du pilota geldiaraztea green zabal baina sakonera gutxikoan.

Hoyo 8

5eko par bat, ikusmira bikainekoa. Oso-oso arriskutsua eskuinaldetik eta luzera osoan. Green-erako kolpea, kalearen inklinazioa aldatu ostean, maldan behera da eta ur-oztopo bat du ezkerraldean, bunker baten ondoren.

Hoyo 9

Tee goratua du, eta driver-arekin kale zabalean asmatzen bada, kolpe laburra geratzen da green-ari eraso egiteko. Green-a ere goratuta dago eta bi bunkerrek babesten dute, bata aurrealdean eta bestea eskuinaldean. Green-ean eskuinaldetik huts egiten bada, green-erako aproach zaila geratzen da. Bi plataformako eta gorako green-a da.

Bideoa ikusi

Hoyo 10

4ko parra, bi bunker dituena eskuinaldean, driver-aren erorian. Green-ak oso sarrera estua du, hiru bunkerrez babestua; beraz, goitik sartzea eskatzen du.

Bideoa ikusi

Hoyo 11

Par 4 largo con peligroso out a la izquierda continuado por un bunker bajo. Green noble defendido por dos bunkers al frente, cuenta también, con uno en la parte trasera derecha del mismo.

Hoyo 12

Golf-zelaiko nortasun handieneko zuloetako bat. Dogleg irteera du, ezkerralderantz, beldurtzen duen sakan baten gainean. Irteeran ez da komeni driver-a erabiltzea, hiruko edo bosteko egurra baizik (burdina luzea jotzaileentzat). Bigarren kolpea luzea izaten da, pilota green luze batean lurreratzeko; edonola ere, ezkerraldean dagoen bunker handia saihestu beharko da.

Bideoa ikusi

Hoyo 13

5eko parra, bi zuhaitz arteko irteerako kolpe zehatza eta sendoa eskatzen duena. Pilota ateratzea lortzen bada, bigarren kolpeak ez du zailtasun handirik; hala izan ezean, zuhaitz artean jokatu beharko da, edo zuhaitzen azpitik. Hirugarren kolpean aintzira eder bat gainditu beharko da, pilota green zabal baina sakonera txikikoan gelditzeko.

Hoyo 14

Seguraski, ibilbideko 3ko parrik zailena da. Out-a du ibilbide osoaren eskuinaldean, eta bi bunkerrek babesten dute green goraturako sarrera; bunker bat belarrezkoa da, ezkerraldean, eta bestea hareazkoa, eskuinaldean.

Bideoa ikusi

Hoyo 15

Golf-zelaiko 4ko par luzeena, eskuinalderanzko dogleg arina duena. Drive-aren eroria ondo babestuta dago; kalearen eskuinaldean bunker bat dago eta ezkerraldean aintzira bat. Irteerako kolpeak fade arina eskatzen du, zuloa irudikatuz. Green-a babesten duen bunker bat dago aurre eta eskuinaldean, eta beste bunker bat green-aren atzealdean; hartara, jokalariak bigarren kolpe zehatza jo behar du, eta normalean burdina luzea behar da. Greeen-a bitan bereizten duen zeharkako piano bat dagoenez gero, banderarako eskuinaldeko posizioak sarrera zailekoak dira.

Hoyo 16

3ko parra, konplika daitekeena green-ean ezkerraldetik huts egiten bada eta pilota ez bada bertan dagoen bunkerrean lurreratzen. Gainera, beste bunker batek babesten du green-a aurrealdetik; hortaz, kolpe txarra joz gero, ezinezkoa da bi plataformako green-era iristea.

Bideoa ikusi

Hoyo 17

5eko parra. Irteerako kolpeak ezkerraldera gehiegi egiten badu, bertan dagoen basoan gal dezakegu pilota; kalearen eskuinaldean, berriz, bi bunkerren ondoren, ezponda malkartsu bat dago, eta horrek arazoak sortuko dizkigu. Pilota kalean kokatzen badugu, hurrengo kolpea zein aldetara joko dugun erabaki beharko dugu, kalearen erdian dauden bi zuhaitzak saihestu beharko ditugu eta. Zuhaitzak gainditzea lortuko ez bagenu, kolpe zaila geratuko zaigu zuhaitzak saiheste aldera. Green luzea eta hiru plataforma leunekoa.

Hoyo 18

Aldapan gora dagoen 4ko par zaila. Lehenengo erabakia izango da pilota itxia jokatu, eskuinaldean dagoen zuhaitzaren gainetik, edo fade arina egin zuhaitzaren ezkerraldetik. Edonola ere, bigarren kolpe zaila geratuko zaigu green goraturako bidean. Green-a estua da hasieran eta zabalagoa amaieran; lau bunkerrek babesten dute, eta, hartara, nabarmen zailtzen dute green-erako sarrera. Bunkerrak hiru piano leun ditu.


 

Golf-zelaiko txartela eta
Handicap / Slope bihurketa

Ondoren, golf-zelaiko txartela eta Handicap/Slope bihurketa-taulak eskura ditzakezu.